BIZI
KALITATEA GIZARTEAN
Bizitza-kalitatearen
ikerketak, logika historiarekin apurtzen du: sozialki, esku hartu behar zen
soilik gauzak txarto joaten zirenean. Hori dela eta, gauzak ondo joanda ez zen
kosideratzen ezer egin behar zenik.
Aurreikusi
printzipioaren bitartez, logika hau zalantzan jartzen da. Gauzak txarto
joatearen probabilitateak daudenean, beharrezkoa da esku hartzeak gauzak
txarto ipini baino lehen. Hortik aurrera, logika berria agertzen da:
Zergatik ez, esku hartzea gauzak sozialki hobetzeko?
Zergatik
ez, gauzak aldatu ondo joaten diren harren egoera edo emaitza hobeagoak lortzeko?
Honen
bitartez, osasun programak hasten dira, ongizate eta bizi kalitatea jarraituak.
Bizi kalitatearen kontzeptuak, tartean sartzen du alderdi positiboak pertsonen bizitzan, eta ez alderdi negatiboen gabezi hutsa.
Ongizate subjektiboa; ongizate pertsonala, ongizate
psikologikoa, zoriontasuna... eta bestelako zehaztapenen bitartez definituta agertzen
da.
Hau kontuan izanda gure ongizatea lortzeko, txikitatik egunerokotasunean hartzen ditugun ohituretan oinarritu behar gara. Izan ere, bizi estilo aktibo bat eduki behar dugu. Horretarako kirola eta elikadura aproposa ohitura bezala hartu behar ditugu.
Lehen aipatutako guztian oinarrituko da blog hau. Haurren elikadura, osasuna eta kirola izango dira landuko ditudan funtzesko gaiak. Honen jarraipena egitearen bitartez eta hau praktikan jarriz bizitza aktibo eta zoriondua lortuko dugu. Gainera honen helburu osasuna zaintzea izango da, eta osasun ona edukitzearen ondorio positiboak ikustea. Azken finean gure egoera fisikoa, egoera animikoa eta intelektuala baldintzetzen du. Besteak beste, umeen hezkuntza nola hobe dezakegun ikertuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario