jueves, 29 de octubre de 2015

Amorraldiak eta liskarrak!

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskuragarria dugu janaria, behintzat gure gizartean. Ugaritasun honen ondorioz, obesitatea bihurtu da elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, gure osasuna kaltetuz, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Hau da, txikitatik produktu industrialak eta maneiatutako elikagaiak hartzen ditugu. Izan ere, umeek lehen baino gehiago kontsumitzen dituzte industrialki ekoiztutako janariak (haragia, gozogintza industriala) eta gutxiago gure betiko janariak. Honek bere ondorioak izaten ditu gure bizitzan zehar.


Umeen jan-ohiturek ere aldaketak jasan dituzte: ordutegian, maiztasunean, eskaeran, kantitatean, etab. Umeak otordua nola egiten duen da askotan familiaren ongizatearen erakuslea. Umeak zerbait gogoko duenean, ahaleginak egiten ditu lortzeko, eta askotan lortu egiten du. Amorraldiak dira, ahalegin “normal” horiek eragin izan ezean, beste bide bat gogokoa dena eskuratzeko, batez ere bere gurasoek ezin dutela negarrik edo garrasirik jasan, konturatzen denean eta amore eman ohi dutela. Honela, umea sarritan egoeraren jabe egiten da “umearentzat onena” modutzat hartzen duguna begira zertan geratzen den sarritan (gehienetan?): umeari nahi duen moduan eta nahi duenean ematen diogu, bere gogoaren arabera eta ordutegia kontuan hartu gabe. Hau guztia, logikoki jokatzeko astirik edota pazientziarik ez dugulako gertatzen da. Batez ere lehenengo urteetan ume txikiari arau malgu batzuk jarraitzen erakutsiz gero, arazoen probabilitatea gutxitu egingo da erabat.


Eredu tamalgarriena “gozoki edo litxarreria” izenarekin ezagutzen dugun, nutrizio arloan “Snack” izen generikoarekin ezaguna, taldeari dagokio. Gaur egun ume askok egunero jaten du gozokiren bat, eta batzuk asko. Duela 30-40 urte igandetan baino ez zena gertatzen, eta oso salbuespenekoa zena lehenago, eguneroko bihurtu da gure gizartean. Era askotakoak dira ume eta gazteek litxarreriak (gozogintza industriala ere barnean sar dezakegu) kontsumitzeko aitzakiak: urtebetetzeak, saria, amorraldia, pakean uztearen truke, maitasuna erosteko umeari emandako oparia, etab. Umea hain umea ez denean, dirua du sakelean edo lortu egiten du txikitatik kontsumitzen ikasi duena erosteko, edo haren ondorengoa kontsumoaren azokan. Honela, ez da harritzekoa gozoki-dendak hainbeste ugaritzea azken urteetan.


Esandakoa gero eta gehiago ikusten da gure gizartean. Dena den, denbora aurrera pasata, ondorio larriak jasatzen ditugu gure bizitza estiloa aproposa ez izatekotan. Gainera, osasuna oinarrizko gauza izateari uzten dio eta itxura eta fisikoa garrantzia hartzen dute.Izan ere, pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira; ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.


Konkluzio bezala, esan dezakegu, txikitatik hartutako ohiturak gure bizitzan zehar eragin positiboa hala negatiboa izango duela. Hori dela eta, kontziente izan behar gara gure gizarteak eskaintzen duen funtzionamendua, kontsumoan oinarrituta dagoela, eta gure esku dagoela eramaten dugun bizi estiloa, elikadura eta egiten dugun kirola. Azken finean horrek gure bizitza nolakoa izango den mugatuko du.

Hau guztia kontutan izanda, hobe da umeen amorraldiak jasatzea hala nahi dutena ematea?
Ondo pentsatuta, nahi dutena ematekotan gehienetan bere ondorio txarrak jasango dituzte etorkizunean. Hori dela eta, bai haien osasunagatik baita haien zoriontasunagatik hobe da amorraldiak jasatzea. Noizbait eskertuko dute eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario