jueves, 7 de enero de 2016

OSASUNA ETA ERRENDIMENDU AKADEMIKOA

Osasuna eta errendimendu akademikoa : hemen txertatu dizuet gazteaniaz aurkitutako artikulu bat, non hezkuntza norberaren aktibitate fisikoarekin baldintzatuta dago.

miércoles, 6 de enero de 2016

HERRI KIROLAK

Euskal Herriko kirol desberdinak ezagutzeko asmoarekin hurrengo bideo txertatu dut. Hauek guztiak umeek ere praktikatu ahal dituzte, gure kultura eta ohiturak bultzatuz:




Aipagarria da komentatzea gaur egun, kirol eta joko guzti hauek araututa daudela, eta ohikoak direla lehiaketak. Berez, Herri Kirol Federazioak 18 herri-kirol ditu arautuak: aizkora proba, sega jokoa, harri jasotzea, sokatira, idi-proba, asto-proba, zaldi-proba, gizon proba, lasto altxatzea, lasto botatzea, lokotx biltzea, trontza, zaku eramatea, orga jokoa, ingude altxatzea, txinga eramatea, ontzi eramatea, harri zulaketa. 

Herri-kirolak aspalditk jokatu izan dira, baina lekuko  gutxitan. XX mendean hasten da egunkarietan oihartzuna izaten.
Baditugu beste kirol edo joko batzuk herrian ongi txertatuta daudenak, baina ohiko sailkapenetatik kanpo gelditzen direnak. Hala nola: ahari jokoa, artzain-txakur lehiaketak, palanka jaurtiketa, bolo jokoa, toka, e.a.    

KIROL DESBERDINAK!

Orain arte ikusitakoa, batez ere elikaduraren ingurukoa izan da. Hori dela eta, sarrera honetan elikadura kirolarekin osatuko dugu, bizi estilo aktiboa eta osasuntsua sustatzeko.
Horren haritik jarraituta, hona hemen hainbat kirol mota umeak egin ahal izateko, bai taldekoak baita indibidualak ere:
Igeriketa
Igeriketa sinkronizatua
Waterpolo
Arrauna
Paddel Surf
Surf
Txirrindularitza
Atletismoa
Tenisa
Padel
Dantza
Gimnasia erritmikoa
Judoa
Saskibaloia
Patinajea
Futbola

Hipika

UMEAK ETA KIROLA!

Kirola osasuntsu bizi ahal izateko funtzesko atala da. Dena den, bere alde onak eta txarrak ditu. Elikaduraz bezala, kirolaz ere kontziente izan behar gara, honek dituen eraginak kontrolatu behar ditugulako.

Alde onak daudela esan beharrik ez badago ere, horietako pare bat aipatuko ditut. Alde batetik osasuntsua da, gure gorputza mantentzen laguntzen digulako. Beste alde batetik, haurren garapen bai psikomotriza bai kognitiboa lantzen delako, gainontzeko haurrekin sozializatzeaz gain.
  Alde txar batzuk ere badaude haurrak kirola praktikatzearen inguruan. Lehenik,lesioak ugariak izaten dira haurretan, izan ere, haur hauen ehunak ez dira garatuta egoten eta gehiegizko entrenamenduaren ondorioz mikrotraumatismoak izaten dituzte. Beraz, entrenatzaileek jakin behar dute, garapen garaian entrenemenduakintentsitate gutxiagokoak izan behar direla eta konpentsazio ariketak egin behar direla. Horrez gain, gehiegizko entrenamendu horrek haurraren garapena okertu lezake, hau da, aurreko sarretik esan dudan bezala kirolak haurraren garapenean lagundu dezake baina hau gehiegizkoa bada eskeletoa kaltetu dezake garapena oztopatuz.
  Bukatzeko, kirola egitea garrantzitsua da neurrian egiten bada, gehiegikeriarik gabe.Hona hemen interneteko zientzia.net orrialdean aurkitutako aholku batzuk haurrak eta kirolaren inguruan:
Beraz, kirola baztertzerik ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:


  1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.
  2. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.
  3. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.
  4. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.
  5. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.
  6. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.
  7. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.
  8. Pisu-altxaketa eta halterofilia —gurean harri-jasotzea— ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.
  9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira.

HONA HEMEN KONTUAR HARTZEKO ELIKADURA TXARRAREN HAINBAT ONDORIO:

Nola zainduko dugu umeen elikadura gu geuk ez badakigu zer den aproposa gure organismorako? Hurrengo testuan elikadura aproposa eramateko pausoak aurkituko dituzue.

Janariaren bidez sor daitezkeen eragozpenak oso garrantzitsuak dira. Eragozpen hauetatik, gaixotasun kardiobaskularrek (asteriosklerosia, bihotzeko infartua) beldurtzen gaituzte gehien. Honek elikagaiekin zenbaterainoko lotura duen adierazteko gertakizun argienetarikoa hauxe da: dieta-ohiturak mendebaldeko erara bihurtzen ari diren herrietan gaixotasun kardiobaskularren gehitze ikusgarria ari da gertatzen. Arazoa hain larria izanda, harritzekoa da Osasun Administrazioek bere aurrean eman ohi duten erantzuna, noizbehinkakoa, ahula eta gaizki bideratua izan delako. Noizbehinkakoa da, behin betikoa eta etengabea izan beharrean, gizartearen edo kazetarien kezkei baino erantzuten ez dielako. Ahula da, arazoaren garrantziaren eta arrisku-faktore nabarmenen aurrean inkesta eta ikerketa epidemiologiko apurrak besterik ez dituztelako bultzatu. Gaizki bideratua, ahalegin urri horiek helduarenganako prebentzioan burutu direlako, arazoa, batez ere pediatrikoa denean (umetan hazten dira ateroma plakak esan dugun bezala, janari aterojenikoak eta jateko ohitura kaltegarriak diren bezalaxe).
Nere ustez, ondoko puntu hauek onartu beharko lirateke agente guztien artean (gurasoak, irakasleak, osasun-alorreko langileak, administrazioa…) umeen nutrizioa ezezik dieta, ohiturak ere oro har, modu logiko batean planteatzeko.
  • Heziketa sakona behar da janari eta elikagaiei buruz jendeak ikas dezan zein diren gure organismorako aproposak eta zeintzuk kaltegarriak eta alboragarriak. Heziketa hau hizkera simple batekin bete beharko litzateke. Laburbilduz, honelako aholkuak eman daitezke:
  1. ekidin: gozogintza industriala, haragi oso koipetsuak,
  2. mugatu: txerrikiak, enbutidoak, arrautzak, esne eta esnekiak,
  3. derrigorrez kontsumitu: fruta, barazkiak, arraina, oliba-olioa,
  4. ez ahaztu jan orduetatik aparte umeek jaten dituzten snacks-ak.
  • Elikagaiaz gain, ezinbestekoa da gurasoen haurren jokabidea kontrolatzea haiek transmitituko baitizkiete seme-alabei, ohiturak; honela, umeari gustatzen zaiona, baina elikagai-talde guztietakoa, eskaini behar zaio, jarritako orduetan eta denbora logiko batean (ordu erdi, 3 ordu laurden), jatera behartu gabe eta ezer jaten ez badu hurrengo jan-ordura arte ezer eskaini gabe.
  • Ezinbestekoa da edoskitze naturala bultzatzea, nutriente egokiekin hornituz eta gaixotasun batzuk ekidituz gainera, modu naturalean elikatzeko eredu delako, eta gerorako ohitura osasungarriak bideratuko dituelako.
  • Ariketa fisikoa bultzatu behar da, batez ere kaleko jokoen bidez; etxeko denbora-pasa nagusia eta ia bakarra telebista ikustea bihurtu da eta aipatu ditugu arestian ekintza honen ondorioak.
  • Gizartean hainbeste indar duen publizitatean (iragarkiak eraginkorrak dira mezua transmititzerakoan eta gutxi edo gehiago jende guztiarengan du eragina), erakunde publikoek tinko jokatu beharko lukete dietari buruzko osasun-ohiturak bultzatzeko. Bidenabar, dieta eta, beraz, osasunari buruzko publizitatea mugatu egin behar litzateke, iragarki batzuren mezu faltsua galaraziz edo aldatuz, are gehiago elikagai txarrak eta desegokiak kontsumitzera bideratzen duten iragarkiak asko direnean (nork ez ditu ezagutzen “eman ezaiozu … 3 hilabetetik aurrera luzeran eta ez zabaleran hazteko”, edo, “har ezazu… txapeldunen elikagaia”, edo, bidean “aiba,… ahaztu zaizkit”).


Edo, bestalde gaur egun dagoen argala izateko moda. Honi buruz esan dezakegu elikagai desegokiak kontsumitzera bideratzen duela argaltzearen aldeko propaganda ezegokiak (yogourt izen bateko gorpuzkera, aktore edo aktoresaren baten eredua…; argaltzeko kremak, argaltzeko janari lightak, etab.). Zer esanik ez, honek ere kontrol zehatza beharko luke.

Bakoitzaren elikadura eta osasuna norberaren ardura da. Horregatik txikitatik ondo erakutsi behar zaie, eta kontzientziatu, haiek bide egokia har dezaten. DISFRUTA EZAZU BIZITZA OSASUNTSU!

TXIKITATIK OHITURA TXARREN BIDEZ SORTUTAKO BETIRAKO ONDORIOA

Elikadura desegokia eramatearen beste ondorio bat, hiperkolesterolemia da.
Aterogenesi-lesioak, arteriosklerosiaren eta gaixotasun kardiobaskularren erantzule direnak, 30 urtetik hona hainbat eta hainbat ikerlanek frogatu duten bezala, haurtzaroan hasi eta bilakatzen dira behin-betiko bihurtuz. Erantzule garrantzitsuenetarikoa aterogenesiaren dieta da, hiperkolesterolemira bideratzen duen dieta, alegia. Honen adibide nabariena, estatu garatuen erara bere dieta aldatzen ari diren estatuetan, Txina eta Nigerian kasu, gertatzen ari diren gaixotasun kardiobaskularren maiztasunaren gorakada da. Aterogenesian, faktore genetikoak (dislipemia familiarrak, batez ere, hipertentsioak, diabeteak) eta ingurugiroak (dieta aterogenikoak, obesitateak eta bere ondorioak, sedentarismoak, tabakismoak) hartzen dute parte, batak besteak eragiten dituelarik.
Haurtzaroan, odol-sueroko kolesterola 200 mg/dl-tik gora dagoenean zehazten da hiperkolesterolemia (kolesterol altua eta potentzialki kaltegarria). Kolesterola zifra honetatik behera eta LDL-kolesterolaren (kolesterolaren frakzio kaltegarria moduan ezagutzen dena) zifrak 135 mg/dl-tik behera mantentzeak izan beharko luke osasunerako helburu bat.
Kolesterol altua askoz ere maizago ikusten da gehiegizko pisua duten umeengan besteengan baino. Gainera, ume obesoetan kolesterolaren osagarri kaltegarriak dira triglizeridoekin batera altu daudenak, osagarri babesleak (HDL-kolesterola hauen artean) askoz ere neurri txikiagoan dauden bitartean.

Piramide itxurazko irudiek nutrizio-oreka egokia mantentzeko gorde behar diren proportzioak erakusten dute. Honek, EEBBetako Nekazaritza Sailak proposatutakoa da.
Gaixotasun kardiobaskularren gorakadan badu zerikusirik, zalantzarik gabe, dieta-ohituren aldaketak. Gure dieta ondoko elikagai hauen kont
sumoa handitzean omen dago aterogenesiaren aurreko babesa, dieta mediterraneoaren osagarri nagusiak direnetan, alegia: landare-olioa (oliba, batik bat), egoskariak eta arraina. Elikagai hauek kontsumitzen dira gaur ere, baina astiro-astiro hauek ordezkatzen hasiak diren beste elikagai eta ohitura arrotzak sartzen ari dira.

Oso kontuan hartzekoa da, gainera, otordu artean umeak jaten duena: otartekoak eta “snack”ak (gozokiak barne), gaur egun, umeen dietako gantz eta energiaren parte handiaren erantzule bihurtu baitira. Gantz hauek oso aterogenikoak dira, gantz-azido saturatuen kantitate handiaz eta oso kalitate txarreko energiaz hornitzen baitute. Elikagai hauen artean talde bat (boileria, gozoki industriala, paketa/sobreak) bestea baino (fruitu lehorrak, karameloak) aterogenikoagoa da. Dieta-ohituren aldaketekin eta aipatutako aparteko elikagai hauen kontsumoarekin ume askok, gomendagarri den energiaren % 30 baino askoz ere gehiago koipetan eta % 8 baino gehiago gantz-azido saturatuetan kontsumitzen duela pentsatzea ez zaigu oso zaila egiten eta, beraz, dieta aterogenikoa egiten ari dela.

jueves, 29 de octubre de 2015

ENERGIA GEHIKERIA!

Hona hemen aurkitutako artikulo baten atala, non obesitatea lantzen da.

Obesitatearen ia kausa bakarra energiaren desoreka da; hau da, organismoan sartzen den energia kontsumitzen edo gastatzen dena baino gehiago denean gertatzen da. Gure organismoan, energia jakien bidez barneratzen dugu, eta hauen gehiegikeria da, ia beti, obesitatearen sortzailea.
Neska-mutil obesoen ezaugarriak dira: ariketa fisiko gutxi egitea (kirolean ezezik, bizitzako arlo guztietan ere berdin gertatzen zaie; adibidez, eskolara joateko autoa gehiago erabiltzen dute oro har), eguerditik aurrera jaki gehiago hartzea eta telebistaren aurrean denbora asko ematea. Ezaugarri hauek obesitatearen sortzaile zein ondorio dira; ohar gaitezke bestalde, ariketa fisiko gutxi egiteak obesitatera bultzatzen duela, energia gutxi erretzen delako; baina, bidenabar, obesitateak ariketa fisikorik ez egitera bideratzen du, gurpil-zoro honen bidez obesitatea errazten delarik.
Elikadura garbiak zure osasuna iraunarazi eta hobetzen du. Beharrezkoa da era orekatu eta anitzean elikatzea, jan denetatik, baina inoiz ez gehiegi.
Lodi egotea osasunaren adierazlea ezezik, estetikarena ere izan da ia oraintsu arte. Baina obesitateak ondorio fisiko zein psikikoak ditu, bereziki, haurtzaroan. Hala ere, bere ondorio nagusia, helduaroan irauteko joera izatea da, adin honetan ondorio oso kaltegarriak sor ditzakeelarik: diabetesa, hipertentsioa, kardiopatia, etab. Frogatuta dago nazioarteko ikerketetan, baita Euskal Herrian azken urteetan egindakoetan ere, ume eta nerabe obesoek besteek baino odol-tentsio eta kolesterol-neurri handiagoak dituztela; honi ariketa fisiko gutxi egitea gehitzen badiogu, ume obesoak arteriopatia-mota bat (bihotzeko infartoa, burmuineko baso-gaixotasuna, etab.) izateko 3 elementu garrantzitsuenetarikoz jabetzen ari direla ohartzen gara. Baina, bestalde, frogatuta dago, obesitatea bera, berez dela arteriopatiaren sortzaile bat eta ez duela aipatutako ondoriorik behar arrisku-faktore izateko.
Euskal Herriko hegoaldean, Espainiako obeso-indize handiena dugu Penintsulako Iparraldeko beste herrialdeekin batera, 1984an burututako ikerketa baten arabera. Orbegozo Fundazioak Bilbon eginiko ikerketa baten ondorio diren grafikoetan: kurba eta tauletan, ikus dezakegu obesitatea neurtzen duen batezbesteko parametro eta desbideraketak, beste kurbatakoak (anglosaxoiak gehienetan) baino handiagoak direla; gure umeak obesoagoak direla, alegia. Fundazio honetan lanean diharduen pediatra baten ustez, zenbat eta lehenago hasi gorantz gantz-ehunaren proportzioa umetan (berpizte adiposoaren adina) hainbat eta lodiagoa izango da ume-populazioa. Bilboko kurbatan, 4-5 urte bitartean nesketan eta 5-6 urte bitartean mutiletan dago adin hori. Ingalaterra, Frantzia eta Txekiar Errepublikan beranduago gertatzen den bitartean. Bere ustez, aipatutakoak berdin balio du, umeari indibidualki dagokionean ere; zenbat eta lehenago gertatu berpizte adiposoa probabilitate handiagoa izango du ume batek obesoa izateko, alegia.


Bizkaiko Udal batean egindako azterketan, adin bakoitzean gaurko umeek lehengoek baino gantz-ehun gehiago dutela, hau da, oro har lodiagoak direla somatzen da; hots, gaurko 6 urteko umeek duela 5 urte adin berekoek baino gantz-ehunaren proportzio handiagoa dute, eta hori adin guztietan gertatzen da. Gainera, adin desberdinen obesitatearen portzentaien erlazioa handitzen doa urteak aurrera egin ahala, aipatutako azterketak eta Nafarroan burututako beste azterketa prospektibo batek erakusten duten moduan. Honek esan nahi du, urteak aurrera egin heinean zailago duela ume lodi batek pisua egokitzea; honela, 12 urteko obeso batek helduaroan pisu egokia lortzeko % 25 probabilitate besterik ez badu, proportzio hau handiagoa da gazteagoetan eta eskasagoa zaharragoetan; suposatzen da nerabe obesoen artean % 80-85ek jarraituko duela obeso izaten helduaroan.

Hau irakurrita konturatu ahal gara gure esku dagoela zenbait gaixotazunak ez jasatzea edo hauei aurre egitea. Gainera, nahiz eta obesitatea osasunari kalte egin, gure bizitza ugari mugatzen du. Benetan pena merezi du puntu honetara ailegatzea? Gure osasuna guztiz kaltetu? Gure bizitza mugatu? Gure pertsona baldintzatu? Egia da obezitatea etorri ahal dela bizitzako hainbat arazoengatik. Egia da askotan ez garela konturatzen hainbeste kaltetzen hari garela. Baina ere egia da behin baino ez bizi garela eta konponbide bat bilatu behar dugula.
Azkenik, obesitatearen inguruko itsaldi bat eskegi dut: